| | Ahurtiko beneditar komentuak | |
|
|
|
Santa Eskolastikaren historia1883-ko maiatzean, neska gazte andana bat sartu zen « Grand Bayonès » deitu etxean, Aita Bastres-ek zortzi urte lehenago eraiki zuen Belokeko komentutik bost ehun metretan.
Pobretasun handia izanagatik, lagunak etorri zitzaizkien. Dena egitekoa zen : otoitzezko bizia,lana, komentuaren eraikitzea. Ama placide Lespade-n obra izan zen, 1888-tik 1924 era buruzagigoa egin zuena, Bastres abadea kontseilari eta laguntzaile zutela, 1903-an fraideak Frantziatik kanpo ezarri ziren arte.
1898-an, Baionan nexka ikastetxe bat ideki zuten serorek, bainan 1903-an hetsi behar izan zuten. Belokeko fraideek atzerriko bidea hartu zutelarik 1903-an, serorek ez zuten zinezko enegurik izan. Beneditar bizitza ereman zuten, bakarrik, fraideak 1926-an beren komentuan sartu arte.1908-tik hunat, nobizetza berriz ideki zenetik, azkartu zen komentua, serorek Jauna goresten zutela eta beren bizia irabasten ezkogintzari, gasnategi bati eta etxaldeari esker, San Benoaten erregelaren arabera : « Jainkoaren gorestea lehen » eta « zinez fraide izanen dira beren lanetik bizitzen badira ». Ahurtiko Santa Eskolastika komentua, Subiaco-ko kongregazionearen Frantses Probintziaren kide da. |
| Réalisation et hébergement | Contactez les Bénédictines |